top of page

7 datuTicket Bai buruz


1.TicketBAI Foru Ogasunen baterako proiektu bat da, baina Lurralde Historiko bakoitzak bere berezitasunak ditu hura ezartzeari eta fitxategiak igortzeari dagokionez

2.TicketBAI aplikazioarekin Ogasuna bera izango al da dagoeneko BEZ eta PFEZaren aitorpenen zirriborroak igorriko dizkiguna enpresari eta profesionalei? Ez. TicketBAI betebeharrak ezarritako XML TicketBAI fitxategien igorpenak ez du BEZ edo PFEZaren aitorpenen zirriborroak egiteko aukerarik ematen.

3.Zeintzuk dira TicketBAI proiektuaren funtzionamendurako oinarrizko ildoak? TicketBAI sistemaren betekizunak txertatzen dituzten fakturaziorako softwareek, faktura bat igortzen duten bakoitzean, prozesu hau jarraitu beharko dute:

- TicketBAI formatuko eskemaren diseinua eta edukia betetzen duen XML TicketBAI fitxategi bat sortu beharko da. Fitxategi hori TicketBAI fitxategi izendatuko dugu.

- TicketBAI fitxategia elektronikoki sinatu beharko da.

- Faktuaren irudia sortuko da, formatu fisikoan zein formatu elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak eskatzen dituen bi eduki gaineratzen ditu: TicketBAI identifikatzaile bat eta QR kode bat.

- TicketBAI fitxategia Euskadiko dagokion zerga arloko administraziora igorriko da, hark ezarritako epe eta formatuak betez. Gipuzkoan, faktura egin eta aldi berean igorriko da.





4. Nori eragiten dio proiektuak? TicketBAI sistema indarrean sartzen denetik aurrera, fakturak egiten dituzten pertsona eta erakunde guztiek gailu jakin batzuk erabili beharko dituzte, esate baterako, saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vending makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak, telefono mugikorrak eta sistema honen araudi erregulatzailean zehaztutako zehaztapen tekniko eta funtzionalak gaineratu beharko dituzten bestelako gailuak.

5. Zer eragiketa motatan eragiten du TicketBAI proiektuak? TicketBAI proiektua ondasunen entregetan eta zerbitzu emateetan aplikatzen da.

6. Nola batu daiteke TicktetBAI sistemara norberaren borondatez? XML fitxategiak igortzen hasi baino ez duzu egin behar. Borondatezko epealdian zehar ez dago loturarik eta XML TicketBAI fitxategiak nahi duzunean igorri eta igortzeari utzi diezaiokezu.

7. XML TicketBAI faktura edo fitxategia igorri behar al da? Igorri beharrekoa faktura edo egiaztagiri bat igortzen den bakoitzean sortzen den XML TicketBAI fitxategia da, zeinaren datuak fakturako datuen oso antzekoak baitira. Fitxategiaren edukia fakturaren edukiaren antzekoa da, baina ez berdina. Adibidez, faktura jaulkitzeko ordua jasotzen du, edo jaulkitzailearen zerga-araubideari buruzko datuak, fakturan agertzen ez direnak, eta, aldiz, ez da agertzen faktura jaulkitzailearen helbidea, fakturan agertzen dena. Gainera, Gipuzkoan, igorri beharreko fitxategian fakturaren xehetasuna jaso behar da eta, hala badagokio, hartzailearen helbidea

13 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page