top of page

l Ticket Bai eta Batuz

Covid-19ren izurritea dela eta , asko ari gara entzutzen telelanaz eta nola aldatzen ari diren gauzak lan munduan. Seguraski horrela izango da baina momentu hontan eta datorren urteari dagokionez, autonomo eta enpresa txikientzat benetazko desafioa digitalizazioa izango da.


Asko eta asko daude fakturazio txiki batekin konpontzen direnak. Kontuak eraman eta asesoriak egingo ditu gainontzekoak esaten dute. Edota informatiko bat hurbil daukanak, excel batekin eraman kontuak, listaduak, e.a. Dena kontrolpean daukatela dirudi. ERP hitza beldurra ematen diete. "Mantenimendu" hitzak atzera botatzen die. Urtero ordaindu beharra...ez diote etekinik ikusten...


Baina horrela ezin da kontrolpean eraman gaur egun negozio bat. Ez kontuak, ez marketina, ez beste gauzak,...Teknologiak ekarri dituen onurak aprobetxatu behar dituzte enpresa txikiak ere. Denbora asko aurreztuko lukete ondo antolatuta eramango balute negozioaren informazioa. Denbora eta dirua. Askotan ez da hau ikusten eta beldurra diete erp bat ezartzeari eta informatikoak proposatutako soluzioei baina luzera begira, gaur egungo inbertsio esanguratsuena izaten da.


Ticket bai eta Batuz behartuko ditu askori "salto" kualitatibo hau egitera baina, bestela atzean geldituko dira eta hilzorian luzera. Orain da unea eta hortarako daude zenbait erakunde publiko laguntzak ematen.


8 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page